240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketa plan berezia AR1 banaketa eremuko 1. sektoreko B2 unitateko lurzatietan, Elkanon. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko abuztuaren 26ko bilkuran hasiera batez onetsi dela hiri-jarduketa plan berezi bat, Inmobiliaria Lesaca-Gonzalez SLk sustatua, helburu duena Elkano-Ibiriku-Eguesko AR1 banaketa eremuko 1. sektoreko B2 unitate morfologikoa osatzen duten lurzatien hirigintza parametroak aldatzea eta garaje mankomunatu bat kentzea, Elkanon. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2215510