240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, herriko kirolariei dirulaguntzak emateko 2022an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 660026.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/660026).

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Azkoiengo kirolari guztiak, baldin eta oinarri arautzaileetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: sustatzea, batetik, kirolaren praktika, eta, bestetik, Azkoiengo udalerrian erroldatuta dauden kirolarien parte hartzea eskualdeko, autonomia-erkidegoko, Espainiako eta nazioarteko izaera federatiboko txapelketetan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa: deialdiaren saria 1.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 12an bukatuko da.

Azkoienen, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2215588