2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Iharnozko 10. poligonoko 155. herri-lurzatia okupatzea ur beltzen saneamendurako kolektorea egiteko, gero Mankomunitateko udal sareari lotzeko, eta proiektuaren baldintza-agiria. Jendaurrean jartzea
Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen Iharnozko 10. poligonoko 155. herri-lurzatia okupatzea ur beltzen saneamendurako kolektorea egiteko, gero Mankomunitateko udal sareari lotzeko; okupazio horren baldintza-agiria ere onetsi zuen.
Kontsultarako dokumentazioa Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan egonen da eskatzen dutenen eskura 15 egun baliodunean.
Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 22an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2215641