240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk ez-erabilgarritzat deklaratzea. Jendaurreko informazioa

2595/2022 espedientea.

Ikusita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102.1 artikuluan jasotako tramitea, bai eta 103.1 artikuluan xedatutakoa, Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 15eko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

Lehena.–Espediente bat abiaraztea, administrazio espedientean zerrendatuta dauden udal-titulartasuneko ondasun higigarriak ez-erabilgarritzat deklaratzeko eta ondoren suntsitzeko edo zuzenean besterentzeko, izapidetzetik ondorioztatzen denaren arabera.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2215379