240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Hiri-jarduketarako plan berezia AA3 unitate asistematikoan. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2022ko azaroaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat AA3 unitate asistematikoaren eremuan, Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatu bat egiteko helburuarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2215478