240. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

655/2022 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Goñiko eta Olloibarreko udalek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (400/2022 prozedura arrunta).

Goñiko eta Olloibarreko udalek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 387/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 1.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, gaikuntzadun funtzionarioen artetik betetzeko merezimendu lehiaketan eskaintzen diren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen behin betiko zerrenda, eta espresuki adierazten da zeintzuk betetzen dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko baldintzak Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Goñiko eta Olloibarreko udalek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (400/2022 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Goñiko eta Olloibarreko udalei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 18an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2215462