238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2023rako zerga-tasak

Lesakako Udalak, 2022ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen honako zerga-tasa hauek ezartzea 2023ko ekitaldirako:

1.–Lurraren kontribuzioa: % 0,2678ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

–Karga-tasa % 5ekoa da, exekuzio-materialaren aurrekontuaren gainean. Hortik kanpo gelditzen dira onura industriala eta proiektua egiteari eta obra-zuzendaritzari dagozkien ordainsariak.

–Mota, murriztua, % 3,5eko zerga-tasa izanen dute hurrengo jarduketek:

  • Teilatuak eta fatxadak konpontzea.
  • Igogailuak jartzea etxebizitzetan.
  • Oztopo arkitektonikoak kentzea.
  • Ur berorako eguzki sistema, mistoa bada: eguzkia + gasa edo elektrizitatea. (Berotze sistema osoari aplikatuko zaio)-

–Mota ultra murriztua. % 2ko zerga-tasa izanen dute:

–Eguzki panelen instalazio fotovoltaikoak.

–Ur berorako eguzki sistema (mistoa bada: eguzkia + biomasa).

(Berotze sistema osoari aplikatuko zaio tasa hau).

–Etxebizitzak zaharberritzean isolamendu termikoa hobetzen duten inbertsioak (proiektua behar da).

–Geotermia.

Gutxienez ere ordaindu beharreko tarifa, obra lizentzia eskatzen den aldiro: 20,00 euro.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak: karga-tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: % 14.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onartutako kuotak.

6.–Ehiza barrutiko luxuzko gastuen gaineko zerga: % 18.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lesakan, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2215469