237. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdi honen akats zuzenketa: deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Alkatearen 2022/1257 Ebazpenaren bidez, deialdi baten oinarriak eta eranskinak onetsi ziren lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, 20/2021 Legean eta 19/2022 Foru Legean xedatutakoaren arabera. Ebazpen hori argitaratu zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean.

Akatsa atzeman da, Kirol Patronatuko buruaren ebazpenaren omisioari eta I. eranskinaren edukiari dagokienez. Alkatearen 1316/2022 Ebazpenaren bidez eta Patronatuko buruaren 60/2022 Ebazpenaren bidez, atzemaniko akatsak zuzentzen dira. Azaroaren 21eko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen I. eranskina ordeztu egiten da, jarraian ematen den I. eranskinarekin; osorik eusten zaie deialdiaren oinarrien testuari eta II. eranskinari, alegia, 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren horiei.

Eskaerak aurkezteko epe berria irekitzen da, 15 egun naturalekoa, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Eskaera aurkeztu nahi dutenek, aurkeztu beharko dute 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean argitaratu zen II. eranskinari jarraikiz. Aipatu aldizkarian argitaratu ziren deialdietako baterako eskabidea jada aurkeztu duten izangaiek ez dute berriz aurkeztu beharko.

I. ERANSKINA

Honako deialdi honen ezaugarrien taula: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUTEN TOKI ERAKUNDEAK

BURLATAKO UDALA ETA KIROL PATRONATUA ERAKUNDE AUTONOMOA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

DEITUTAKO
GEHIENEKO
LANPOSTU
KOPURUA

LANPOSTUA

MAILA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

EUSKARA
NAHITAEZKOA

PLANTILLAKO BESTE BALDINTZA BATZUK (143. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, 22/07/19)

1

Giza baliabideetako teknikaria

A

Lizentziatura edo gradua

1

Kultura aniztasuneko eta migrazioetako teknikaria (*)

B

Gizarte Laneko unibertsitateko diploma edo gradua

Euskara (C1)

2

Zerbitzu anitzetako enplegatua (*)

D

DBHko graduatua, eskola-graduatua, erdi-mailako lanbide heziketa edo baliokidea

B gidabaimena

2

Zerbitzu anitzetako enplegatua (*)

D

DBHko graduatua, eskola-graduatua, erdi-mailako lanbide heziketa

Euskara (B2)

B gidabaimena

Lanpostuak identifikatzeko taularako oharrak:

(*) Ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege-dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

2.–Tasa:

2.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa:

Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean jasotakoa (2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ekoan).

2022ko ekitaldiko tasak:

TALDEA

JABETZAKO PLAZAK PLANTILLA ORGANIKOAN

A

40,00 euro

B

40,00 euro

C

25,00 euro

D

15,00 euro

E

15,00 euro

2.2. Ordaintzeko modua:

Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoak izanen dira azterketa eskubideak; izan ere, ordenantza horrek arautzen du Burlatako Udaleko langileen lanpostuen deialdien tramitazioa, eta eranskin honen 2.1 puntuan adierazitako mailaren araberako zenbatekoa finkatzen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatuari jarraikiz, tasaren zenbatekoa ordaintzen ahalko da modu hauetako batean:

–Transferentzia agindua eginen da honako honen alde: "Burlatako Udala. Transferentziaren kontzeptuan, adierazi izen-abizenak, eta tasaren zenbatekoa bidali IBAN ES29 2100 5256 6722 0003 0756 (La Caixa) kontu korrontera.

3.–Oposizioko probak:

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA (deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

*HALA BADAGOKIO, BIGARREN PROBA (deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

Giza baliabideetako teknikaria

Test moduko idatzizko ariketa bat edo galdera laburrak izanen dira, gehienez 100 galdera, eta 4. puntuan jasotako gaiei buruzkoak izanen dira.

Alkatearen ebazpenean zehaztuko dira proba horren puntuazioa, erantzun okerren zigorra eta gehieneko iraupena. Ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta adieraziko da lehenengo proba noiz eginen den.

Probak, ziur aski, 2023ko ekainetik aurrera eginen dira.

4. puntuan jasotako gaiei buruzko kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira. Proba horren gehieneko puntuazioa eta iraupena alkatearen ebazpenean zehaztuko da. Ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta bigarren proba noiz eginen den adieraziko da.

Kultura aniztasuneko eta migrazioetako teknikaria

Test moduko idatzizko ariketa bat edo galdera laburrak izanen dira, gehienez 100 galdera, eta 4. puntuan jasotako gaiei buruzkoak izanen dira.

Alkatearen ebazpenean zehaztuko dira proba horren puntuazioa, erantzun okerren zigorra eta gehieneko iraupena. Ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta adieraziko da lehenengo proba noiz eginen den.

Probak, ziur aski, 2023ko ekainetik aurrera eginen dira.

4. puntuan jasotako gaiei buruzko kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira. Proba horren gehieneko puntuazioa eta iraupena alkatearen ebazpenean zehaztuko da. Ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta bigarren proba noiz eginen den adieraziko da.

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Test erako idatzizko ariketa bat izanen da, gehienez 100 galdera izanen dituena, eta batez ere 4. puntuan jasotako gaiei buruzkoak.

Alkatearen ebazpenean zehaztuko dira proba horren puntuazioa, erantzun okerren zigorra eta gehieneko iraupena. Ebazpen horretan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta adieraziko da proba noiz eginen den

Probak, ziur aski, 2023ko ekainetik aurrera eginen dira.

Ez da eginen bigarren probarik.

4.–Gai-zerrenda.

Lanpostua: Giza baliabideetako teknikaria.

Lehenbiziko proba:

1. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua.

2. gaia.–Administrazioaren zerbitzuko langileen baimenak, lizentziak, oporrak eta lanaldia. Toki Administrazioko funtzionarioen egoera administratiboak.

3. gaia.–Toki Administrazioko funtzionarioen lansari-erregimena: oinarrizko lansariak eta lansari osagarriak. Diziplinazko espedientea izapidetzea.

4. gaia.–Langileak Nafarroako toki entitateetan sartzea: prozesua eta deialdia.

5. gaia.–Nafarroako toki entitateetan lanpostuak betetzea: modalitateak.

6. gaia.–Nafarroako toki entitateetako langileen ordezkaritza.

7. gaia.–Nafarroako toki entitateetako lan baldintzen negoziazio kolektiboa.

8. gaia.–Nafarroako polizien estatutu-araubidearen berezitasunak eta desberdintasunak.

9. gaia.–Lan kontratua. Kontzeptua. Izaera. Subjektuak. Lan kontratuaren osagaiak eta eraginkortasuna. Langileen eta enpresaburuen laneko oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Lan kontratua aldatzea, etetea eta amaitzea.

10. gaia.–Lan kontratuaren edukia: kontratuaren iraupena. Aldi baterako kontratua. Kontratuko eskubide eta betebeharrak. Laneko denbora.

11. gaia.–Lan-kontratuaren modalitateak. Sindikatzea eta ordezkaritza. Lan hitzarmen kolektiboak. Gatazka kolektiboak. Grebarako eskubidea eta hura erabiltzea.

12. gaia.–Gizarte Segurantzaren Sistema. Araubide orokorra. Enpresak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak. Langileen afiliazioak, bajak eta datuen aldaketa.

13. gaia.–Kotizazioa. Zuzeneko likidazioaren sistema (Cret@ proiektua). Araubide orokorraren ekimen babeslea. Gizarte Segurantzaren prestazioak. Ezintasuna eta baliaezintasuna.

14. gaia.–Soldata eta nomina. Kontzeptua eta elementuak. Soldata sorrarazpenak. Soldatakoak ez diren sorrarazpenak. Kenkariak. Kotizazio oinarrien kalkulua.

15. gaia.–Lan arloko jurisdikzioa. Eremua eta salbuetsitako arloak. Lan arloko jurisdikzioko organoen eskumena. Erreklamazio administratiboa, lan auzibidearen aurrekoa. Adiskidetzea eta aldez aurreko bitartekaritza. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, langileen arloko eskumenak.

16. gaia.–Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Prebentzioko ordezkariak; garapen araudia. Segurtasun eta Osasun Batzordea.

17. gaia.–Gastu publikoaren betearazpen-prozedura: gastu onespena. Gastu konpromisoa. Betebeharra aitortzea eta ordainketa proposamena. Ogasun publikoaren kargurako betebeharren iraungitzea. Langileen arloko gastuen kudeaketa.

18. gaia.–Egonkortze-prozesuak: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa, eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzkoa.

19. gaia.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (izan ere, erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra). Erregelamenduaren xedea, aplikazio-eremu materiala eta lurralde-eremua. Tratamenduari buruzko printzipioak. Datu pertsonalak tratatzeko zilegitasuna. Datu pertsonalen kategoria berezien tratamendua. Interesdunen eskubideak. Tratamenduaren arduraduna eta tratamendu-eragilea. Eskubide digitalen bermea lan-eremuan. Intimitaterako eskubidea eta gailu digitalen erabilera, deskonexio digitalerako eskubidea. Intimitaterako eskubidea, bideozaintzako eta soinuak grabatzeko gailuen erabileraren aurrean. Intimitaterako eskubidea geolokalizazio-sistemen aurrean. Eskubide digitalak negoziazio kolektiboan.

20. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Administrazio-egintzak: betekizunak, efikazia, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-prozedura erkidea: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.

21. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Ondare erantzukizuna. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.

22. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu publikoei buruzkoa: legearen xedea eta printzipioak. Kontratu motak eta adjudikazio prozedurak.

23. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: xedapen orokorrak. Administrazioarteko harremanak. Udalen funtzionamendua. Nafarroako toki-korporazioetako kideak. Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileen kontratazioa. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketak aurkaratzea eta kontrolatzea.

24. gaia.–Nafarroako toki entitateen udal antolakuntza. Nafarroako toki entitateen eskumenak funtzio publikoaren arloan.

25. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. VII. titulua. Toki-entitateen zerbitzuko langileak.

26. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak eta hura gauzatzeko prozedura.

27. gaia–Giza baliabideak kudeatzeko prozesu nagusiak.

28. gaia–Plangintza estrategikoko prozesuak eta horien aplikazioa toki entitateetan.

29. gaia–Beharren diagnostikoa eta prestakuntza plana.

30. gaia–Lanpostuak deskribatzeko eta baloratzeko sistemak.

31. gaia–Lanpostuen balorazioa eta horien erabilgarritasunak aplikatzeko prozesua.

32. gaia–Pertsonen arteko komunikazioa lan ingurunean.

33. gaia–Negoziazio kolektiboko teknikak.

34. gaia–Gatazkak kudeatzeko teknikak.

35. gaia–Lanean gustura egotea: giroari eta gogobetetzeari buruzko azterlanak.

36. gaia–Langileak elkarrizketa bidez hautatzea, gaitasunen arabera.

37. gaia–Jarduna ebaluatzeko sistemak.

38. gaia–Erakundean harrera egiteko prozesua.

39. gaia.–Lanerako motibazioa.

40. gaia.–Adimen emozionala lanean.

41. gaia.–Giza Baliabideetako zuzendariaren profila eta toki-erakundeetan duen espezifikotasuna.

42. gaia.–Aginte-taula integrala jarraipen-tresna gisa.

43. gaia.–Toki erakundeetan kalitatea kudeatzeko sistemak.

44. gaia–Zerbitzu-kartak eta horien aplikazioa toki-erakundeetan.

45. gaia.–Lanpostuen balorazioaren eta ordainsari-sistemen arteko erlazioa.

46. gaia–Giza baliabideen kudeaketa, gaitasunen arabera.

47. gaia.–Gaitasunetan oinarritutako kudeaketa-ereduak: garapena eta aplikazioa.

48. gaia. – Pertsonak aukeratzea eta sartzea gaitasunen ikuspegitik.

49. gaia.–Jardunaren ebaluazioa.

50. gaia.–Erakundeetako komunikazio eta informazio sistemak.

Bigarren proba:

Lehenbiziko probarako gai-zerrenda bera.

Lanpostua: Kultura aniztasuneko eta migrazioetako teknikaria.

Lehenbiziko proba:

1.–4/2000 Lege Organikoa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa, eta hura garatzeko erregelamendua, 557/201 Errege Dekretua, apirilaren 20koa.

2.–12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituena.

3.–7/2018 Errege Lege Dekretua, uztailaren 27koa, Osasun Sistema Nazionalerako (OSN) sarbide unibertsalari buruzkoa.

4.–15/2022 Lege Integrala, uztailaren 12koa, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerakoa.

5.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 10ekoa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

6.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.

7.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.

8.–266/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. II. kapitulua. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia.

9.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, eta 2020ko apirilaren 29ko Ebazpena, Idazkariordetzarena, ebazpen hau argitaratzen duena: 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Erakundeekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dizkiena (2020ko maiatzaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala): udal-errolda.

10.–Nafarroako Kultura arteko Bizikidetzaren Estrategia (2021-2026).

11.–Nafarroan Migratzaileei Harrera Egiteko Plana (2021-2026).

12.–Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako Plana (2021-2026).

13.–Aniztasunaren kudeaketa udal-administrazioan. Berdintasunerako tresnak. Arrazakeriaren aurkako tokiko politikak.

14.–Kultura Aniztasunaren eta Burlatako Migrazioaren Arloa Konfiguratzeko Oinarrizko Dokumentua (2016-03-10).

15.–Burlatako bizikidetzari buruzko diagnostikoa. Udalaren ekintza-plan baterako proposamena.

16.–Burlatako Erregelamendua herritarren parte-hartzerako.

17.–Udal ordenantza, Burlatako herritarren eta erkidegoen politiketan parte hartzeko kontseilu sektoriala arautzen duena.

18.–Kulturarteko Bitartekaritzaren Teoria eta Praktika, Carlos Giménez Romeroren arabera.

19.–Proiektu sozialak egitea, kudeatzea eta ebaluatzea, honako honetan jasotakoaren arabera: Gizarte-proiektuak egitea, kudeatzea eta ebaluatzea. Esku-hartze soziala eta programazioa". Tomás Fernández García eta Laura Ponce de León Romero.

20.–Elkarrizketa motibazionala eta teknikak.

21.–Talde lana.

22.–Gatazkak konpontzeko teknikak.

23.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa: Xedapen orokorrak, datuak babesteko printzipioak eta pertsonen eskubideak.

24–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina: VIII. kapitulua, Eskubideak eta betebeharrak eta IX. kapitulua, Diziplina-araubidea.

25.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

26.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

27.–Burlatako Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

Bigarren proba:

Lehenbiziko probarako gai-zerrenda bera.

Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lehenbiziko proba:

1.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko ezagupenak.

2.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

3.–Informatikari buruz jakin beharreko oinarrizko ezagupenak. Microsoft office oinarrizkoa (kalkulu-orria, testu-prozesadorea, posta elektronikoa, etab.).

4.–Laneko arriskuen prebentzioko arauen oinarrizko ezagutza. Segurtasun-neurriak eta babes-elementuak.

5.–Garbitasuna. Garbiketaren kontzeptu orokorrak: produktuak, materialak eta makineria.

6.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zoladura, alikatatzea eta hormak jasotzea.

7.–Elektrizitateko kontzeptu orokorrak. Banaketa- eta babes-koadroak eta oinarrizko argiztapen-zirkuituak.

8.–Iturgintzako eta berokuntzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Sanitarioak, txorrotak, etxeko ur beroaren zirkuituak eta berokuntza.

9.–Burlatako Udalaren azpiegitura berdeari buruzko ezagutza. Landare-espezieen ezaugarriak ezagutzea.

10.–Soropilak eta belardiak: sortzeko eta mantentzeko lanak.

11.–Heskaiak, hiri-zuhaitzak, zuhaixkak eta sasoiko landareak: landaketa- eta mantentze-lanak. Zuhaitzak inausteko Europako estandarra. Hiri-zuhaitzen arriskua.

12.–Uraren erabilera eraginkorra. Ureztatzeko sistemak: instalatzea eta mantentzea.

13.–Burlatako landare-espezieei eragiten dieten izurriteak eta gaixotasunak. Borroka integratua.

14.–Egiturazko lurzoruen eta hiri-drainatze jasangarriko sistemen oinarrizko kontzeptuak. Informazio geografikoko sistemen oinarrizko ezagutzak.

15.–Igerilekuetako mantentze-lanak. Ponpaketa, iragazketa, dosifikagailuak eta produktuak.

16.–Igerilekuen baldintza tekniko-sanitarioak (86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen baldintza higieniko-sanitarioak eta segurtasunekoak ezartzen dituena).

17.–487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, Legionellosia prebenitzeko eta kontrolatzeko osasun baldintzak ezartzen dituena.

Bigarren proba:

Ez da eginen bigarren probarik.

5.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa).

Https://sedeelectronica.burlada.es/eu/

6.–Ebazpena, Lan-eskaintza publikoa eta plantilla organikoa onesten dituena.

–Alkatetzaren 603/2022 Ebazpena eta Kirol Patronatuko buruaren 20/2022. Ebazpena, argitaratu zirenak 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/103/24).

–Alkatetzaren 691/2022 Ebazpena, argitaratu zena 2022ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22an https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/146/20.

2022ko plantilla organikoa:

–2022ko apirilaren 28ko osoko bilkuraren erabakia, argitaratu zena 2022ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19an https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/143/16.

7.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Alkatearen 1316/2022 Ebazpena eta Kirol Patronatuko buruaren 61/2022 Ebazpena.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://sedeelectronica.burlada.es/wp-content/uploads/2022/11/ANEXO_II_SOLICITUD_C_OPOSICION-modificado.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://sedeelectronica.burlada.es/wp-content/uploads/2022/11/ANEXO_III_AUTOVALORACION_C_OPOSICION-1.docx

Iragarkiaren kodea: L2215718