237. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FONTELLAS

Ebazpen honen akats zuzenketa: Alkate udalburuaren 2022ko urriaren 27ko 47. Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko)

Ebazpenaren iragarkia 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta hartan jarraian ageri diren akatsei antzeman zaienez, zuzendu egiten dira:

–2. apartatuaren barnean. Baldintzak:

  • Honela dioen tokian: 3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f. oinarrian ezarritakoa.
  • Honela behar du: 2.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 2.1.f. oinarrian ezarritakoa.

–B2 apartatuaren barnean. Liburutegiko arduradunaren deialdia:

  • Honela dioen tokian: b.1 c).
  • Honela behar du: b.2 c).

–B3 apartatuaren barnean. Kirol monitorearen deialdia:

  • Honela dioen tokian: b.1 d).
  • Honela behar du: b.3 d).

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Fontellasen, 2022ko azaroaren 18an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2215453