236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2022ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2215327