2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Herri-lurren hasierako desafektazioa. Jendaurreko informazioa
Fontellasko Udalak, 2022ko azaroaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen aldatzea zenbait herri-lur desafektatzeko administrazio klausulen agiria. Desafektazioaren xedea da haien erabilera lagatzea Solen Desarrollos SLri, parke fotovoltaikoa ezartzeko.
Desafektatuko diren lurrak:
POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA m² |
5 | 65 | 127.585,70 |
5 | 73 | 143.622,20 |
6 | 14 | 250.798,78 |
6 | 18 | 98.402,78 |
GUZTIRA | 620.409,22 m² |
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun naturalean, bete beharrez xedaturik dagoena Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.
Fontellasen, 2022ko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L2215203