234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa Zuriaingo 916. eta 917. lurzatietan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2022ko azaroaren 14ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Zuriaingo 7. poligonoko 916. eta 917. lurzatien xehetasun-azterketa, Juan Ángel de Andrés Viergek eta María Jesús Mancho Ilundainek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2215326