234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 22-1347 errekurtsoa, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortze-tasari dagokion 2022rako lan publikoaren eskaintzaren onespenari buruzkoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Iruñeko Udalak, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen barnean, 2022rako egin duen lan eskaintzaz ari garela, Mª Eugenia Eslava Satrústeguik eta Elisa García Leránozek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Nafarroako Administrazio Auzitegian Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 11an hartutako erabakiaren aurka, zeinetan onesten baita 2022rako lan publikoaren eskaintza, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen barnean (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Erabaki hori 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatze deia egiten zaie, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2022ko azaroaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2215202