234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

625/2022 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Lerateko (Nafarroa) araztegia berritzeko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abuztuaren 17an emandako 482/2022 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Lerateko (Nafarroa) araztegia berritzeko proiektua, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere; onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartza.

2. Izarbeibarko Mankomunitatea deklaratzea desjabetzeko espedientearen onuradun.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gesalazko udaletxeko eta Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki tauletan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

4. Ebazpen hau Gesalazko Udalari eta Izarbeibarko Mankomunitateari jakinaraztea. Horrekin batera, adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 7an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2214736