234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2230/2022 EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2021-2022 ikasturteko aparteko sarien deialdia egiten duena.

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko buruaren txostena ikusirik, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearen oniritziarekin.

Txosten fiskala eta juridikoa ikusirik.

Aldeko ikuskapena egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko eta masterreko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak emateko arauak betez (Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 15ean onetsitakoak).

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aparteko sarietarako deialdia egitea graduko edo masterreko ikasketak 2021-2022 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat.

Aplikatu beharreko arauekin bat etorriz, aparteko sarietarako hautagaia izateko, ezinbesteko baldintza dira, batetik, titulu ofiziala emateko eskaera aurkeztuta izatea, eta, bestetik, haren tramitazioa egiteko prezio publikoa ordainduta izatea prozedura bukatu baino lehen. Ebazpen honen zortzigarren puntuan adierazten da epea.

Bigarrena.–12.900 euro-ko gastua baimentzea 2022ko gastuen aurrekontuko 44.00/54.0/480.08 partidaren kargura (2022/0002385 espedientea).

Hirugarrena.–Baimendutako gastua zati berdinetan banatuko da sarituen artean, aparteko sariak emateko arauen 3.3 artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe.

Laugarrena.–Ez da derrigorrezkoa atxikipenak egitea, sarien zenbatekoa ez baita 300 euro-tik gorakoa.

Bosgarrena.–Graduko edo unibertsitate masterreko titulua ikasketa ofizialen programa bikoitz batean eskuratu dutenek ere izanen dute aukera aparteko saria irabazteko, titulu hori osatzen duten gradu edo masterretako gainerako ikasleek bezala. Ikasketa ofizialen programa bikoitz horietako graduetako edo unibertsitate masterretako tituludunekin batera hartuko dira kontuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan aparteko sariak emateko araudiaren 3. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan ezarritako zenbaketa egiteko (2019ko urriaren 15eko Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsi zen araudia).

Seigarrena.–Titulazio bakoitzean gehienez zenbat sari emanen diren ezarri da taula honetan, aparteko sariak emateko arauen artikulu hori betez:

PLANA

SARIAK

Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

4

Gradua Ekonomian

1

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

1

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

1

Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan

1

Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan

1

Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan

2

Gradua Ingeniaritza Informatikoan

1

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

1

Gradua Ingeniaritza Biomedikoan

1

Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sorkuntza Elektrikoa

1

Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

1

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

4

Gradua Soziologia Aplikatuan

1

Gradua Gizarte Lanean

2

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Zuzenbidean

2

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

1

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean

1

Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan

1

Gradua Erizaintzan

2

Gradua Fisioterapian

1

Gradua Bioteknologian

1

Gradua Datuen Zientzian

1

Gradua Zientzietan

1

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

1

Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

1

Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan

1

Guztira

43

Zazpigarrena.–Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari eskatzea sarietan lehiatzen ahal diren espedienteak aukeratu eta Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitara ditzala 10 eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Zortzigarrena.–Aukeratzeko prozedura hasteko eta bukatzeko eguna ezartzea: ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuna izanen da hastekoa, eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatzekoa.

Bederatzigarrena.–Sariak esleitzeko ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta interesdunentzako jakinarazpen gisa balioko du.

Saria irabazi duten ikasleek dagokien titulazioaren graduazio ekitaldian jasoko dute saria, ikasturte honetan, non eta hori ez den posible ezinbesteko arrazoiengatik.

Hamargarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Hamaikagarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Beken eta Tituluen Bulegoari, Gradu Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Kontuhartzailetzari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko azaroaren 14an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2215300