234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

24118E/2022 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2022rako gastua handitzea baimentzen duena lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzak ordaintzeko, enplegu-zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan. DDBN identifikazioa: 608666.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan-merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko, horien oinarri arautzaileak 2022. urtea baino lehen onetsita.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da dirulaguntza hauetarako gastua baimentzea 2022. urterako: lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzak, enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta martxoaren 27ko 472E/2019 Ebazpenaren bidez aldatu.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 455E/2022 Ebazpenaren bidez, 1.000.000,00 euroko gastua baimendu zen 2022rako.

Ekitaldi honetan, aurrekoarekin alderatuta, laguntza unitateen laguntza jasotzen duten azken hartzaileen kopurua handitu egin da. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago orain, eta gastua 1.075.000,00 euro ingurukoa izanen dela aurreikusten da.

Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 75.000,00 euro gehiago baimentzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gastua handitzeko baimena ematea, 2022ko gastu-aurrekontuaren kargura, lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzak ordaintzeko, enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez arautu ziren eta 608666 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. Gastu gehigarria 75.000,00 eurokoa da eta "Enplegu zentro berezietarako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241109 partidaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2215253