234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2593E/2022 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditzen direla Genetika Medikoko Unitaterako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat eta Geriatriako barrutiko fakultatibo espezialisten bi lanpostu huts, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 15eko 1384E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 77 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 26ko 2880E/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 77 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren zenbait espezialitatetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Deialdi horretan, besteak beste, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoko Unitaterako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat eta Geriatriako barrutiko fakultatibo espezialisten bi lanpostu huts eskaini ziren.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta aurreko paragrafoan adierazitako espezialitateetan aurkeztutako izangaiak bazterturik daudenez, bidezkoa da lanpostu horiek bete gabe gelditu direla deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditzen direla Genetika Medikoko Unitaterako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat eta Geriatriako barrutiko fakultatibo espezialisten bi lanpostu huts, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2022ko azaroaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2214604