233. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloako Anaitasuna etorbideko 22. hiri-unitateko L4 lokalaren salmenta enkante publikoan (1976. lurzatia, 2. poligonoa, 3. azpieremua)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako Anaitasuna etorbideko 22. hiri-unitateko 4. lokala (1976. lurzatia, 2. poligonoa, 3. azpieremua).

Hasierako prezioa: 82.355,00 euro.

Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), abenduaren 15eko 14:00ak baino lehen.

Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2022ko azaroaren 4an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2214662