230. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoak, 2022ko azaroaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Burlatan, 2022ko azaroaren 4an.–Partzuergoko burua, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2214678