23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2022ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 9an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022an Moncayoko Ur Mankomunitatean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2022. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a, herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: Urtarrilaren 7an, Errege egunaren zubian, urriaren 31n, Santu Guztien zubian eta abenduaren 5ean, Espainiako Konstituzioaren zubian. Irailaren 29an bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako.

6:40 orduko aldea izanik, langileak erabakiko du noiz hartu ordu horiek, behar den baimenarekin.

Bigarrena.–Urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da.

Hirugarrena.–Moncayoko Ur Mankomunitateko Erregistro Orokorra 08:00etatik 15:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita, ediktuen bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluari, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ordezkari sindikalari adieraztea ezen egutegi proposamenarekin batera azaltzen diren guardiak ez datozela bat langileek egiten dituzten erreten-zerbitzuaren berezko ezaugarriekin.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Moncayoko Ur Mankomunitateko udal langileen sindikatuen ordezkariei.

Corellan, 2022ko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2200601