23. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal ordenantza, Kontzeju Etxea erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Eliako Kontzejuak, 2021eko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eliako Kontzeju Etxea erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza.

Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko epeari buruzko iragarkia eman zen argitara 2021eko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, eta Kontzejuaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Elian, 2022ko urtarrilaren 18an.–Kontzejuko burua, M.ª José Larrea Requejo.

ELIAKO KONTZEJU ETXEA ERABILTZEKO ORDENANTZA

1.–Xedea.

Eliako Kontzejuak herri horretan duen etxeko lokalen erabilera arautzea dute xede ordenantza hauek. Orobat, erabileraren araberako tasak ezarri dira.

2.–Erabilera

2.1. Beheko solairua.

Eliako paisaia babestua interpretatzeko zentroa izanen da, eta bertan eginen dira Eguesibarko Udalak edo Eliako Kontzejuak antolatutako ingurumen- eta/edo kultura-gaiekin lotutako jarduera guztiak.

2.2. Lehenengo solairua.

Bertan daude kontzejuaren bulegoa eta Kontzejuaren Batzarra biltzeko gela.

Orobat, Eliako herritarren harreman onak bultzatzeko edozein jarduera egin daiteke, hala nola bilerak, bazkariak, afariak, jokoak, ikastaroak, lantegiak, kultur jarduerak eta abar.

3.–Erabiltzaileak

Eliako Kontzejuak beti izanen du lehentasuna instalazioak erabiltzeko, hark antolatzen dituen jardueretan. Gainerakoentzat, honela sailkatu dira erabiltzaileak:

Bi mota ezarri dira:

–Elian erroldatutako bizilagunak.

–Lokalen erabilera eskatu eta Kontzejuaren baimena eskuratzen duten pertsona edo elkarteak

3.1. Elian erroldatutako bizilagunak.

Familia gune bakoitzak etxearen giltza bat izanen du eta egokia iruditzen zaionean erabiltzen ahalko ditu lehenengo solairuko lokalak 2.2 artikuluan aurreikusitako xedeetarako, erreserba aldez aurretik eskatuta Kontzejuko whatsapp taldean.

3.2. Kontzejuan erroldatutako bizilagun baten abalarekin Kontzejuari lehen solairua erabiltzea eskatu eta baimena eskuratzen duten pertsonak edo elkarteak.

4.–Lehenengo solairuaren erabilera.

Erreserba eskatu duen erabiltzaileak garbitu beharko ditu aretoa, sukaldea eta komunak, baita gela horietako altzariak ere, eta aurkitu zituen egoera berean utziko ditu. Erreserba bermatu zuen erroldatutako bizilaguna izanen da horren erantzulea.

5.–Tasak.

5.1. Ordaintzeko modua: aurreratua.

5.2. Tasen zenbatekoa:

–Erroldatuak, eguneko 50 euro.

–Besteak, 75 euro eguneko.

Eliako Kontzejuaren kontu korrontean sartu beharko da dirua.

Rural Kutxa 3008 0087 72 1536936626.

Kontzejuak tasak ordaintzetik salbuesten ahalko du, egiten diren jarduerak kontzejuak edo udalak antolatzen dituenean. Gainerako kasuetan, hitzartutako tasak aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2200701