2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Xehetasun-azterketa, Erroko 4. poligonoko 939 A lursailean. Behin betiko onespena
Erroibarko Udalak, 2021eko abenduaren 13ko ohiko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Erroko 4. poligonoko 939 A lursailari dagokion xehetasun-azterketa, Paula Azcona Cerdanek sustatua, lursailean etorkizunean eraikitzeko baldintzak ezartzeko.
Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan, 79. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.
Erroibarren, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2201017