226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren eta baldintzak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

1. Onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Ospitaleko Onkologia Medikoko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuak betetzeko izendapen proposamena, honako hauen alde:

–Txanda irekia:

GIL ARNAIZ, IRENE

ALSINA MAQUEDA, MARIA

MORILLA RUIZ, IDOYA

LECUMBERRI BIURRUN, MARIA JOSE

TEIJEIRA SANCHEZ, LUCIA

DE LACRUZ SANCHEZ, SUSANA

HERNANDEZ GARCIA, IRENE

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2214725