226. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren eta baldintzak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

1. Onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuak betetzeko izendapen proposamena, honako hauen alde:

–Txanda irekia:

MATEO SEBASTIAN, PABLO

GUTIERREZ SANTIAGO, MARIA DEL MAR

D ARRIGO, ANDREA FILIPPO

MANRIQUE CUEVAS, DIEGO

MONDRAGON RUBIO, JAIME

RODRIGUEZ LARRAZ, CLAUDIA

SANCHO RODRIGO, MARTA

VAZQUEZ GARCIA, BLANCA LORENA

DEL BOSQUE HERRERO, ANTONIO

LATASA ABANCENS, DIEGO

AZCONA SALVATIERRA, LEYRE

ALBIÑANA CUNNINGHAM, JUAN NEWTON

AZCONA MARTINEZ DE BAROJA, LAURA

MUÑOA OTEIZA, LEYRE

ARBELOA GUTIERREZ, LUCAS

MARTI AYERDI, JON

GORDILLO SANTESTEBAN, AINHOA

CUNCHILLOS PASCUAL, JORGE

MARTINEZ JIMENEZ, TANIA

ARBIZU ARAIZ, AMAIA

AYECHU DIAZ, ISABEL

PEREZ CINTAS, ALBA

IZURIAGA LABIANO, CRISTIAN

BARBERIA BIURRUN, AMAYA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2214724