224. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Gora jotzeko 22-01246 errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren onespenaren aurka

Interesdunei dei egiten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 22-01246 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso hori Ainhoa Letona Juárezek jarri zuen, 2022rako plantilla organikoa behin betiko onesteari buruz Lakuntzako Udaleko Osoko Bilkurak 2022ko maiatzaren 12an hartutako erabakiaren aurka.

Ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea -Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa- garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Lakuntzako Udaleko bulegoetan.

Lakuntzan, 2022ko urriaren 31n.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2214694