220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TORRES DEL RÍO

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, argitaratu zen Alkatetzaren 12/2022 Ebazpena, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Akats materialak aurkitu direnez, zuzenketa egiten da, Alkatetzaren 2022ko urriaren 24ko 36/2022 Ebazpenaren bidez onetsita.

Honela dioen tokian: Administrari-ofizialaren lanpostu 1, Torres del Rioko, Armañantzasko eta Elizagorriko Udalen Batasunerako, E maila, osagarriak: %12. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

Honela behar du: Administrari-ofizialaren lanpostu 1, Torres del Rioko, Armañantzasko eta Elizagorriko Udalen Batasunerako, D maila, osagarriak: %12. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

Torres del Rion, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2214108