220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik, eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko urriaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik, eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, ondorioak izan ditzan 2023. urterako.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin eta harekin bat datozenekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2022ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2214286