220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2023ko prezio publikoak. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2022ko urriaren 14an egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

Tafallako Udalak 2022ko urriaren 14ko osoko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez onesten baitira 2023rako arau fiskalen testuak eta tarifen eranskinak, prezio publikoen ordainarazpenak arautzeko.

Kontuan harturik komeni dela arau fiskalak egokitzea sortu diren kasuistika berriei, eta, bestetik, hobetu nahi direla testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak, 2023ko ekitaldiko udal gastuei eusteko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, aplikatuz xedaturik dagoena martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta urriaren 9ko 11/2004 Foru Legean (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzekoa).

Kontuan harturik zenbait kasutan prezio publikoak ez direla zerbitzuen kostuak berdintzeko adinakoak, eta hala izatea komeni dela gizarte, ongintza, kultura edota interes publikoko arrazoiak direla eta, eta egoera hori bat datorrenez indarrean dagoen araudiarekin.

Ikusita, batetik, Kontu Hartzailetzak proposamenaren alde egindako txostena, eta, bestetik, Kontuen Batzordearen 2020ko uztailaren 7ko irizpena.

Kontuan harturik indarrean jarraitzen dutela aldatzen ez diren arau fiskalek eta haien eranskinek, aurreko urteetan onetsitako testuekin.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Onestea ondoko zerrendan agertzen diren 2023rako arau fiskalen testuak eta tarifen eranskinak, prezio publikoen ordainarazpenak arautzekoak. Espedientean jaso dira haien testu bateginak:

  • 1. arau fiskala: Musika Eskola.
  • 3. arau fiskalaren eranskina: Etxez etxeko zerbitzua.
  • 8. arau fiskala: Haur Eskola.
  • 8. arau fiskalaren eranskina: Haur Eskola.
  • 11. arau fiskala: Tafalla Kulturgunea.

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarri ondoan, aurkez daitezen bidezko jotzen diren erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Laugarrena.–Arauzko tramiteak beterik, 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra hasiera batez onetsitako arau fiskalen testuei eta tarifen eranskinei egindako aldaketek, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tafallan, 2022ko urriaren 19an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2213926