220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2023rako zerga-tasak

Puiuko Udalak, 2022ko urriaren 19an osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,40.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,50.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1955 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %10eko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2022ko urriaren 20an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2213955