220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Lokala bitan banatzea eta horietako bat egokitzea biltegiratzeko eta gordailatzeko boxetarako

Bete dadin 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2022-2744.

Titularra: B71030076 Teguardo 2010 SL.

Jarduera: lokala bitan banatzea eta horietako bat egokitzea biltegiratzeko eta gordailatzeko boxetarako.

Kokalekua: Iratxeko Monasterioa 20, beheko solairua.

Iruñean, 2022ko urriaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213905