220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udal ordenantza, desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituena. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen udal ordenantza, egokitu dadin Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 52/2022 Foru Agindura.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2022ko urriaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2214063