220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Tasak ezartzea Santa Brigita ermita eta Txapitel dorrea bisitatzeko

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2022ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi duela tasa berriak ezartzea Santa Brigida ermita eta Txapitel dorrea bisitatzeko.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Erriberrin, 2022ko urriaren 19an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2213922