220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Burdindegiko produktuen biltegia

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Ferretería Irigaray SL.

Jarduera: burdindegiko produktuen biltegia.

Xedea: lehendik dagoen jarduera handitzea.

Tokia: Noain-Eskirotz poligonoa, P kalea 20, Noain, 1/160 katastro-lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2022ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2214053