220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Zuluetako UE 3.1 eta UE 3.7.2 unitateetan (6. poligonoko 33., 378. eta 379. lurzatiak). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Jendaurrean jartzeko izapidean aurkeztutako alegazioak ezestea.

2. Behin betiko onestea Udal Planaren aldaketa xehatua Zuluetako UE 3.1 eta UE 3.7.2 unitateetan, Noain Elortzibarko 6. poligonoko 33., 378. eta 379. lurzatietan, Inversiones Polandrius SL sozietatearen izenean Pablo Alonso Rodríguezek sustatua eta Silvia Barbarin Gómez arkitektoak idatzia, espedientean behar bezala izapidetuta dagoen testuaren arabera.

3. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Espediente osoa bidaltzea txosten teknikoekin batera, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, onetsi eta hamar eguneko epean, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea, ohartarazita bide administratiboari amaiera ematen diola eta zehaztuta legearen arabera zer errekurtso jartzen ahal dituen.

6. Erabakia Katastroko Alorrera igortzea, katastroa eguneratu dezan, beharrezkoa bada.

7. Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2022ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213958