220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Etxeko animalien errausketa-labea

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Adrisa Pamplona SL.

Jarduera: etxeko animalien errausketa-labea.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Kokalekua: Arbide Industrialdea, A kalea, 8 zenbakia (Noain); katastro-lurzatia: 1/628.

Noain Elortzibarren, 2022ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2213833