220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Melidako Udalak, 2022ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen zuzeneko adjudikaziotik soberan gelditutako herri-lurretako aprobetxamenduen enkanterako prozedura hastea.

Osoko bilkuran onetsitako agiri teknikoak eta administrazio klausulen agiriak, aprobetxamendua eta haren adjudikaziorako enkantea arautuko dutenak, interesdunen eskura daude, azter ditzaten, Udaleko Idazkaritzan eta web-orrian (https://melida.sedelectronica.es/transparency/832e4457-0157-4cda-8fb8e90839f10a5d/).

Enkantea erabilera anitzeko aretoan eginen da (Kale berria 31) goizeko 9:00etan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturaleko epea iragan eta hurrengo lehenengo egun baliodunean.

Melidan, 2022ko urriaren 21ean.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2214103