220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkate udalburuaren 2022ko irailaren 26eko 171. Ebazpenaren bidez, 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa).

Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Los Arcosko Udalaren zerbitzuko langileek 2023an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena

–Maiatzaren 1a, astelehena: Langileen eguna.

–Maiatzaren 29a: herriko jaia: San Gregorio Ostiakoa.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 14a: jaieguna 12:00etatik aurrera.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16, 17, 18 eta 19a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, astelehena: Eguberri eguna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira:

Santiago eguneko zubia, uztailaren 24a; San Frantzisko Xabierkoaren zubia eta Konstituzio egunaren zubia, abenduaren 5a.

Los Arcosen, 2022ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2214102