2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
2/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2022ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 27an, 2/2022 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2022 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
2/2022 AURREKONTU-ALDAKETA
Gastua: 65.000,00 euro.
Aparteko kredituak.
Kultura etxeko igogailuaren obra: 65.000,00 euro.
Finantzaketa: 65.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakina.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 65.000,00 euro.
Lerinen, 2022ko urriaren 25ean.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.
Iragarkiaren kodea: L2214257