220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Akats zuzenketa, 2023ko zerga-tasen onespenean

2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, 2023ko ekitaldirako zerga-tasen hasierako onespena argitaratu zen, Leozko Udalak 2022ko urriaren 10ean egindako osoko bilkuran onetsi baitzituen.

Akatsa atzeman denez iragarki horretan, honako honen bidez testu hori baliogabetu eta zuzena argitaratzen da:

Leozko Udalak, 2022ko urriaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023an aplikatu beharreko karga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iratxetan (Leotz), 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2214075