220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, katastroko 2. poligonoko 574. lurzatian, San Miguel kaleko 15ean. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2022ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa katastroko 2. poligonoko 574. lurzatian, San Miguel kaleko 15ean, sustatzailea izanik Basilio Bayona Díaz, jendaurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe. Hasierako onespena eman zitzaion Alkatetzaren uztailaren 26ko 66/2022 Ebazpenaren bidez, eta jendaurrean egon zen hogei eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2022ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18an, eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari lotuta xedatutako izapideei (Iegegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ondotik, argitara ematen da xehetasun-azterketaren eduki arautzailea, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluari (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak) eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Halaber, aditzera ematen da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2214147