220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Ordenantza fiskala, azterketa eskubideen tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2022ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iguzkitzan, 2022ko urriaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2214200