220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Ordenantza, arautzen duena ezkondu gabeko elkartze zibilen udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua. Indargabetzea

Fustiñanako Udalak, 2022ko maiatzaren 4an egindako osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea honako hau indargabetzea: ordenantza, arautzen duena ezkondu gabeko elkartze zibilen udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua.

Jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek aukera izan dezaten, epe horren barrenean, aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko, eta ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela baldin adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Aurreko guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Fustiñanan, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2214340