220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1042E/2022 EBAZPENA, urriaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi honen urteroko gastu banaketa aldatzen duena: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana laguntzen multzo bat da, eta laguntza horiek jaso ahal izateko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako helburuak bete, exekutatu eta gauzatu beharra dago. Jasotako funtsekin, bultzada emanen zaie hondakinen eta ekonomia zirkularraren esparruan abiarazi beharreko neurriei eta, horrela, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburuak lortuko dira. Helburua da ekonomia zirkularreranzko trantsizioa garatzea, hondakinen sektorean inbertsioak eginez eta baliabideak efizientziaz erabiliz.

Ingurumeneko Konferentzia Sektorialaren 2021eko apirilaren 14ko erabakiaren bidez, Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Planaren kredituak banatzeko irizpideak eta horiek lurraldeen artean nola banatu onetsi ziren, besteak beste. Horretarako, Nafarroak 5.223.575,69 euro jaso ditu.

Hori dela eta, 2022ko apirilaren 13an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 246E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen dirulaguntza honen deialdia: "Enpresa publikoetan hondakinak kudeatzeko dirulaguntza, MITERD-Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko funtsen bidez".

Aurkeztutako eskaera guztiak aztertu eta baloratu ondoren, ikusi da laguntza horiek eman ahal izateko, aldatu egin behar dela 740001-74100-7609-456200[PEP: E-21-000457-01] partidaren (MRR Dirulaguntza, Entitate Publikoetan Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana) urteroko banaketa. Aldaketa honela xehakatzen da:

AURREIKUSITAKO GASTUA 2022

AURREIKUSITAKO GASTUA 2023

AURREIKUSITAKO GASTUA 2024

AURREIKUSITAKO GASTUA 2025

AURREIKUSITAKO GASTUA 2026

GUZTIRA

Hasieran aurreikusitako banaketa

876.894,98

936.800,00

936.800,00

936.800,00

932.800,00

4.620.094,98

Behin betiko banaketa

1.173.508,23

2.394.626,69

874.514,45

177.445,61

0,00

4.620.094,98

Aldeak

296.613,25

1.457.826,69

-62.285,55

-759.354,39

-932.800,00

0,00

Hasteko eta behin, deialdia onesteko ebazpenean (246E/2022 Ebazpena) urteroko zenbatekoen artean aldaketak egiteko aukera ezarri zen. Bigarrenik, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 286E/2022 Ebazpena eman zen, aurrekontu aldaketa baimentzen duena, kredituaren sorreragatik. Horrela, 2022ko ekitaldian 296.613,25 euro igo da partida. Eta, azkenik, orain urterokoak (erreserba eta kredituaren baimena) egokitu behar dira, azkenean dagokion laguntza emateko ebazpena emateko.

Azaldutakoaren arabera, kredituen honako banaketa hau proposatzen da:

AURREIKUSITAKO GASTUA 2022

AURREIKUSITAKO GASTUA 2023

AURREIKUSITAKO GASTUA 2024

AURREIKUSITAKO GASTUA 2025

AURREIKUSITAKO GASTUA 2026

GUZTIRA

740001-74100-7609-456200[PEP: E-21-000457-01] MRR Dirulaguntza, Entitate Publikoetan Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana

1.173.508,23

2.394.626,69

874.514,45

177.445,61

0,00

4.620.094,98

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Aurrekontu kredituen baimenak aldatzea, jasotako eskaeren arabera honela ezarrita gera daitezen:

AURREIKUSITAKO GASTUA 2022

AURREIKUSITAKO GASTUA 2023

AURREIKUSITAKO GASTUA 2024

AURREIKUSITAKO GASTUA 2025

AURREIKUSITAKO GASTUA 2026

GUZTIRA

740001-74100-7609-456200[PEP: E-21-000457-01] MRR Dirulaguntza, Entitate Publikoetan Hondakinen Araudia Ezartzen Laguntzeko Plana

1.173.508,23

2.394.626,69

874.514,45

177.445,61

0,00

4.620.094,98

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko urriaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2214199