220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2022ko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artaxoako udalerrian taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.

Horren iragarkia 2022ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta orduz geroztik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin bat, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da, eta osorik argitaratzen da Artaxoako udalerrian taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aldaketaren testua.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko urriaren 18an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

–18. artikuluari paragrafo bat gehitzen zaio:

18. artikulua. Ezaugarriak.

7. Koloreari dagokionez, ez da inolako kolore jakinik ezartzen ibilgailuentzat, baina, dena dela, ezin izanen da erabili kolore deigarririk..

–20. artikulua honela idatzita gelditzen da:

20. artikulua. Taximetroa, modulua eta pilotua.

Bat etorriz Taxiei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin, Artaxoako udalerriko taxiak salbuetsirik daude taximetroa eta modulua eramateko betebeharretik.

–21. artikuluari paragrafo bat gehitzen zaio:

21. artikulua. Ibilgailuen antzinatasuna eta haiek berritzea.

7. Eco-taxi eta euro taxien ezaugarria duten ibilgailuak berritzeko, gehieneko antzinatasuna hamabi urtekoa izanen da, lehen matrikulaziotik zenbatzen hasita, ibilgailuak, betiere, garraio publikoko ibilgailu baterako beharrezkoak diren osasungarritasun- eta segurtasun-baldintzak baditu.

Iragarkiaren kodea: L2213806