220. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Lehentasunezko Birgaitze Eremua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2022ko urriaren 25ean egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Lehentasunezko Birgaitze Eremua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2214258