219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2022ko urriaren 21ean egindako bilkuran, 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsi zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea 22, Iruña), eta Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko web orrian https://www.nilsa.com/fls/dwn/proyectoppto2023.pdf egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2022ko urriaren 24an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2214343