219. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FONTELLAS

Alkate udalburuaren 2022ko urriaren 27ko 47. Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko)

Alkate udalburuaren 2022ko maiatzaren 10eko 18. Ebazpenaren bidez (2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 17koa) eta haren akats zuzenketaren bidez (2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 17koa) onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, ezartzen dituena enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Osoko bilkuraren 2022ko urriaren 10eko Erabakiaren bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, salbu 9. artikuluko b.1), b.2) eta b.3) apartatuei, foru lege horren bidez premiazko neurriak hartzen baitira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea I. eranskinean zehazten diren lanpostu hutsetarako, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.

2. Deialdi hau eta bere oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Fontellasen, 2022ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak betez, eta merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.3. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako lanpostuen erreserbarik ere.

–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

2.–Baldintzak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Deialdi honen xedeko lanpostu bakoitzerako I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulu akademikoa izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Ezin izanen dute parte hartu deialdia egin duen toki erakundean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

g) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

h) Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den gidabaimen mota edukitzea.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f. oinarrian ezarritakoa.

3.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak nahitaez aurkeztu behar dira telematikoki, egoitza elektronikoan (https://www.fontellas.es), lanpostu bakoitzaren fitxaren bidez.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko hautapen prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 25 euro da, izena ematen den lanpostu bakoitzerako.

Eskabidea egiterakoan ordainduko da tasa, deialdi bakoitzerako ezarritako ordainketa-sistema baliatuta.

Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera on-line aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

Bat.–Deialdiaren oinarrietan ezarritako baremoaren arabera aurkezten dituzten merezimendu guztiak egiaztatzeko dokumentazioa.

Dokumentazio hori telematika bidez aurkeztu beharko da, deialdiaren fitxan ageri den estekaren bidez, merezimenduen baremoan ezarritako atalen arabera.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Fontellasko Udalaz besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, ezarritako baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten tituluak edo ziurtagiriak. I. eranskinean ageri dira zehaztuta lanpostu bakoitzerako merezimneduak.

Fontellasko Udalean egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria ez da aurkeztu beharko, organo deitzaileak zuzenean igorriko baitio epaimahaiari.

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

Bi.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Hiru.–Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

Lau.–Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Kalifikazio epaimahaia.

4.1. Alkatetzaren ebazpen bidez izendatuko da kalifikazio epaimahaia, deialdi hau onetsi eta gero eta onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi aurretik, eta kide kopuru bakoiti batez osatua egonen da –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Izendapen hori deialdiaren web-orriko fitxan argitaratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea amaituta, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko aginduko da (www.fontellas.es).

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

5.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxaren bidez aurkeztuko dira.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

5.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

6.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura hauek merezimenduak baloratzeko fase bakar bat izanen dute. Fase horretan, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira.

6.2. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

6.3. Merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, deialdiaren fitxan ezarritako estekaren bidez.

6.4. Epaimahaiek ezin izanen dute inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

6.5. Epaimahaiek azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dituzte izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

6.6. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen duten pertsonen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, merezimenduen baremoko a) atalean puntuazio handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, b) atalean puntuazio handiena lortzen duenaren alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, atal horren azpiatal bakoitzean puntuazio handiena lortzen duenaren alde, zerrendatzen diren ordena berari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiek eginen duten berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Administrazio publikoetan deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Fontellasko Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Fontellasko Udalean, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 ataletarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian agertu behar dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Fontellasko Udalari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

B1. Musika irakasleen deialdia.

b.1 a) Nafarroako Foru Komunitateko beste Administrazio Publiko batean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 2,5 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko. Guztira, 5 puntu.

b.1 b) Deialdiaren xede den instrumentuko gradua, goi-mailako gradua edo baliokidea: Guztira, 10 puntu.

b.1 c) Unibertsitate edo kontserbatorio egiaztatu batek emandako master edo graduatu ondoko tituluak eta beste musika ikasketa osagarri batzuk. Guztira, 10 puntu:

b.1 c-1.–Master bakoitzagatik 5 puntu emanen dira.

b.1 c-2.–Gradu ondoko titulu bakoitzagatik 2,5 puntu emanen dira.

b.1 c-3.–Gradua, goi-mailako gradua edo baliokidea deialdiaren xedeko instrumentuaz besteko espezialitate batean. 5 puntu.

b.1 c-4.–Gradu profesionala, gradu ertaina edo baliokidea deialdiaren xedeko instrumentuaz besteko espezialitate batean. 2,5 puntu.

b.1 d) Musika prestakuntza eta hobekuntza ikastaro gaindituengatik, baldin eta harremana badute deialdiko espezialitatearekin, eta eman dituztenean zentro ofizial publikoek, prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek, edo eman dituztenean etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden entitateek, sindikatuek nahiz prestakuntza zentroek, betiere lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak direnean, honako baremoaren arabera:

  • Ordu batetik 9 ordura bitartekoak: 0,5 puntu.
  • 10 ordutik 20 ordura bitartekoak: 1 puntu.
  • 21 ordutik 40 ordura bitartekoak: 2 puntu.
  • 41 ordutik 80 ordura bitartekoak: 3 puntu.
  • 81 ordutik 150 ordura bitartekoak: 4 puntu.
  • 150 ordu baino gehiago: 5 puntu.
  • Guztira, 15 puntu.

B2. Liburutegiko arduradunaren deialdia.

b.2 a) Nafarroako Foru Komunitateko beste Administrazio Publiko batean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 2,5 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko. Guztira, 5 puntu.

b.2. b) Dagokion lanpostuarekin zuzeneko lotura daukaten prestakuntza ikastaroengatik, eman dituztenean zentro ofizial publikoek, prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek, edo eman dituztenean etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden entitateek, sindikatuek nahiz prestakuntza zentroek, betiere lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak direnean, honako baremoaren arabera:

  • Ordu batetik 9 ordura bitartekoak: 1 puntu.
  • 10 ordutik 20 ordura bitartekoak: 2 puntu.
  • 21 ordutik 40 ordura bitartekoak: 4 puntu.
  • 51 ordutik 80 ordura bitartekoak: 6 puntu.
  • 81 ordutik 150 ordura bitartekoak: 8 puntu.
  • 150 ordu baino gehiago: 10 puntu.
  • Guztira, 25 puntu.

b.1.c) Ofimatikari (Word, Excel, Access, PowerPoint, etc), Interneti, posta elektronikoari eta sare sozialei buruzko prestakuntza ikastaroengatik, eman dituztenean zentro ofizial publikoek, funtzionarioentzako prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek, edo eman dituztenean etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden entitateek, sindikatuek nahiz prestakuntza zentroek, betiere lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak direnean, honako baremoaren arabera:

  • Ordu batetik 9 ordura bitartekoak: 0,5 puntu.
  • 10 ordutik 20 ordura bitartekoak: 1 puntu.
  • 21 ordutik 40 ordura bitartekoak: 2 puntu.
  • 41 ordutik 80 ordura bitartekoak: 3 puntu.
  • 81 ordutik 150 ordura bitartekoak: 4 puntu.
  • 150 ordu baino gehiago: 5 puntu.
  • Guztira, 10 puntu.

B3. Kirol monitorearen deialdia.

b.3 a) Nafarroako Foru Komunitateko befste Administrazio Publiko batean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 2,5 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko. Guztira, 5 puntu.

b.3 b) Gradua, goi-mailako gradua edo baliokidea edukitzea jarduera fisikoarekin edo kirolarekin lotuta eta, aldi berean, lanpostuko zereginekin ere zerikusia duena: Guztira, 15 puntu.

b.3 c) Gradua, gradu ertaina edo baliokidea edukitzea jarduera fisikoarekin edo kirolarekin lotuta eta, aldi berean, lanpostuko zereginekin ere zerikusia duena: Guztira, 10 puntu.

b.1 d) Deialdiko lanpostuarekin lotura zuzena duten prestakuntza eta hobekuntza ikastaroengatik, eman dituztenean zentro ofizial publikoek, prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek, edo eman dituztenean etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden entitateek, sindikatuek nahiz prestakuntza zentroek, betiere lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak direnean, honako baremoaren arabera:

  • Ordu batetik 9 ordura bitartekoak: 0,5 puntu.
  • 10 ordutik 20 ordura bitartekoak: 1 puntu.
  • 21 ordutik 40 ordura bitartekoak: 2 puntu.
  • 41 ordutik 80 ordura bitartekoak: 3 puntu.
  • 81 ordutik 150 ordura bitartekoak: 4 puntu.
  • 150 ordu baino gehiago: 5 puntu.
  • Guztira, 10 puntu.

B.4. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren deialdia.

b.4 a) Nafarroako Foru Komunitateko beste Administrazio Publiko batean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 2,5 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko. Guztira, 5 puntu.

b.4 b) Kamioen gidabaimena edukitzea (C motakoa): guztira, 10 puntu.

b.4 c) Lanpostuarekin lotura zuzena duten prestakuntza ikastaroengatik *, eman dituztenean zentro ofizial publikoek, funtzionarioentzako prestakuntza zentroek eta titulu ofizial aitortua duten unibertsitateek, edo eman dituztenean etengabeko prestakuntzarako planetan sartuta dauden entitateek, sindikatuek nahiz prestakuntza zentroek, betiere lanpostuari dagozkion gaien inguruko ikastaroak direnean, honako baremoaren arabera:

  • Ordu batetik 9 ordura bitartekoak: 1 puntu.
  • 10 ordutik 20 ordura bitartekoak: 2 puntu.
  • 21 ordutik 40 ordura bitartekoak: 4 puntu.
  • 41 ordutik 80 ordura bitartekoak: 6 puntu.
  • 81 ordutik 150 ordura bitartekoak: 8 puntu.
  • 150 ordu baino gehiago: 10 puntu.
  • Guztira, 25 puntu.

–Egin beharreko zereginak zein diren ikusita, honako gai hauei aitortutako zaie zuzeneko lotura lanpostuarekin:

Soldadura, produktu fitosanitarioen manipulatzailea, zubi-garabiaren maneiua, orga jasotzaileen operadorea, dumperraren maneiua, plataforma jasotzaileen operadorea, transpaletaren operadorea, manipulatzaile teleskopikoen operadorea, elikagaien manipulatzailea, lorezaintza, igeltserotza, pintura eta elektrizitatea.

b1, b2, b3 eta b4 ataletarako oharrak:

a) Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7. oinarri honetan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

b) Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

7.–Kalifikazioa.

7.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du, ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

7.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

7.3. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran parte hartzen dutenen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, merezimendu profesionalen atalean puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, atal horren azpiatal bakoitzean lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan, zerrendatzen diren hurrenkeran.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Hala dagokionean, ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege-dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

8.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

9.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

9.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Kontratazioa, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

10.2. Kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako lan-kontratudun langile finko bilakatuko ditu izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

10.4. Izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean hartuko da lanpostuen jabetza.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Fontellas, a 26 de octubre de 2022.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

FONTELLASKO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA
(ADIERAZI)

BESTE BETEKIZUN BATZUK

5

Liburutegiko arduraduna

C

Lan-kontratuduna

%50

Liburutegia

Goi-mailako batxilergoa, LH2 edo baliokidea

Sexu delituen ziurtagiria

6

Kirol monitorea

D

Lan-kontratuduna

%100

Kirolak

Eskola-graduatuaren titulua, LH1 edo baliokidea

Sexu delituen ziurtagiria

7

Musika irakaslea (tronpeta)

B

Lan-kontratuduna

%8,70

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea tronpetaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

8

Musika irakaslea (flauta)

B

Lan-kontratuduna

%14

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea tronpetaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

10

Musika irakaslea (gitarra)

B

Lan-kontratuduna

%21,87

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea flautaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

11

Musika irakaslea (pianoa)

B

Lan-kontratuduna

%16,70

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea pianoaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

12

Musika irakaslea (tronboia)

B

Lan-kontratuduna

%8,70

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea tronboiaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

13

Musika irakaslea (biolina)

B

Lan-kontratuduna

%13,33

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea biolinaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

14

Musika irakaslea (saxofoia)

B

Lan-kontratuduna

%8

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea saxofoiaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

15

Musika irakaslea (klarinetea)

B

Lan-kontratuduna

%12

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea klarinetearen espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

16

Musika irakaslea (perkusioa)

B

Lan-kontratuduna

%45,33

Musika Eskola

Erdi-mailako gradua edo baliokidea perkusioaren espezialitatean

Sexu delituen ziurtagiria

17

Zerbitzu anitzetako enplegatua

E

Lan-kontratuduna

%100

Obrak eta Zerbitzuak

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

B motako gidabaimena

2.–Betekizunak.

2.1. Beharrezkoa da Espainiako nazionalitatea, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina): 10.

2.2. Sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik, epai irmo baten bidez, kondenatua ez izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi): 5., 6., 7., 8., 10., 11., 12., 13., 14., 15. eta 16. plazak.

3.–Tasa:

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 25 euro.

3.2. Ordaintzeko modua: Transferentzia eginda kontu-zenbaki honetara:

  • Caixabank: ES18 2100 5261 0122 0002 4432
  • Nafarroako Rural Kutxa: ES81 3008 0134 0107 0375 9829

Izen-abizenak eta zer lanpostutarako den adierazi beharko dira.

4.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa)

https://www.fontellas.es/ayuntamiento/estabilizacion/convocatoria/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiaren esteka.

a) Alkatetzaren 18. Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez onesten baita Fontellasko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2022. urterako.

b) https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/95/18

c) Akats zuzenketa: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/100/32

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Alkatetzaren 47. Ebazpena, 2022ko urriaren 27koa.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.fontellas.es/ayuntamiento/estabilizacion/solicitud/

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko
eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://www.fontellas.es/ayuntamiento/estabilizacion/autobaremacion/

Iragarkiaren kodea: L2214369