217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa Intxaustia kaleko 1ean eta 3an eta Arropa garbitzaileen kaleko 2an, 4an, 6an, 8an eta 10ean dauden eraikinetan. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 18ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat "·Hilarion Eslava" etxe multzorako, helburu duena eraikuntzetan onar daitezkeen obra motak eta baldintzak arautzea, eraginkortasun eta efizientzia energetikoari, bolumenen antolamendu eta konposizioari eta fatxaden antolamenduari dagokienez, Navarra de Suelo y Vivienda SAk sustatuta. Etxe multzo hori Intxaustia kaleko 1ean eta 3an eta Arropa garbitzaileen kaleko 2an, 4an, 6an, 8an eta 10ean dago (katastroko erreferentziak: Burlatako 2. poligonoko 75, 76, 77, 78, 79, 80, 81, 82, 83 eta 85. lurzatiak).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Burlatan, 2022ko urriaren 20an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2213942