217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Deierriko Estandeta 3409 meatze-ustiapenaren emakidari dagokion leheneratze-planaren aldaketari buruzkoa.

Jendaurrean jartzen da goian aipatutako proiektua, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz.

30 egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira zenbatzen). Ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta, edo, bestela ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/modificacion-del-plan-restauracion-explotacion-minera-estandeta-valle-yerri

Iruñean, 2022ko urriaren 20an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2214036