217. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1999/2022 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordeak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko irailaren 16an emandako 1779/2022 Ebazpenean aurkitutako akatsa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2022ko irailaren 16ko 1779/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ingeleseko C1 mailako hizkuntza-eskakizuna duten OLko kudeaketari lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Ebazpen hori 203 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko urriaren 13an.

Akats bat aurkitu dugu ebazpen horren III. eranskinean, hain zuzen 850 eta 852 zenbakidun lanpostuen lanaldian; izan ere, "Goizez" zuten jasoa, eta egiaz "SILZ" eta "LZ" dira hurrenez hurren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzailea ez dagoelako, hura ordeztuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2019ko uztailaren 3an emandako 1420/2019 Ebazpenaren hamazazpigarren apartatuan ezarritakoarekin bat (147 zenbakiko NAO, 2019ko uztailaren 30ekoa),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–III. eranskinean aurkitutako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

III. ERANSKINA

Lanpostu hutsak: ingeleseko C1 mailako ol-ko kudeaketariak

LANPOSTUA

ZERBITZUA

ATXIKIPENA

CAMPUSA

LANALDIA

850

INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA

UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA

IRUÑEA

G

851

IKERKETA

LAGUNTZAK ETA DEIALDIAK

IRUÑEA

G

852

IKERKETA

NADOE

IRUÑEA

G

Honela esan behar du:

III. ERANSKINA

Lanpostu hutsak: ingeleseko C1 mailako ol-ko kudeaketariak

LANPOSTUA

ZERBITZUA

ATXIKIPENA

CAMPUSA

LANALDIA

850

INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA

UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA

IRUÑEA

SILZ

851

IKERKETA

LAGUNTZAK ETA DEIALDIAK

IRUÑEA

G

852

IKERKETA

NADOE

IRUÑEA

LZ

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunera luzatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko urriaren 13an.–Martín Larraza Kintana, Ekonomiako, Plangintzako eta Estrategiako errektoreordea.

Iragarkiaren kodea: F2213845